Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] María Reimóndez

2025-03-03 222 esaldi

«Hauxe da mendebaldar feministentzako egitasmorik funtsezkoena: erreferentzia epistemologikoen esparrua aldatzea, geu baikara ‘gure besteen’ esplotazioa eraikitzen ari garenak.»

Reimóndez Meilán, María (2017): ‘Deszentratzen duten hizkuntzak‘, Jakin 221-222, 73-90.

María Reimóndez Meilán (Lugo, Galizia, 1975) itzultzailea, interpretea, idazlea eta ekintzailea da. Itzulpengintza eta Interpretazioan doktorea da Vigoko Unibertsitatean, baita Implicadas no Desenvolvemento kooperazio feministarako erakundearen sortzailea ere. Bere ikerketa lerro nagusiak feminismoak eta teoria dekolonialak dira, alderdi desberdinak analizatzeko prisma modura: itzulpenetik literaturara, nazioarteko kooperaziotik igaroz; hainbat lan akademiko argitaratu ditu gai horien inguruan. Horretaz gain, literatur esparruan ere argitalpen ugari ditu: itzulpenak, saiakerak, haurrentzako liburuak, olerki bildumak eta eleberriak.

2017ko Jakin jardunaldian hartu zuen parte Reimóndezek, ‘Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua‘ izenekoan, eta hango hizlarien lanekin osatutako zenbakitik ateratakoa da liburuxkako bere esaldia. Artikuluan Reimóndezek mundu justuago batera bidean galego hiztun feminista eta ez-heterosexual gisara dituen pentsamendu oinarriak eta praktikak azaltzen ditu. Hizkuntza gutxitu baten hiztun izateak hegemonia linguistikoaren eta derrigorrezko elebakartasunaren ideiekiko kritikotasuna garatzen laguntzen duen heinean, hori beste zapalkuntzak identifikatzeko eta menderakuntza prozesu horien aurka egiteko erabiltzea proposatzen du. Mundu hobe baten aldeko borrokaren zereginetako bat, horrela, norbere posizio hegemoniko eta pribilegiatuez ohartzea bihurtzen da, borrokatzen diren injustizia horiek gure baitatik erreproduzitu ez ditzagun. Bide horretan proposatzen du marko hegemonikotik at dauden erreferentzia epistemologikoetara hurbiltzea, gure borroketan ze Bestetasun erreproduzitzen diren ohartu eta horiek deseraikitzeko.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan