2025-10-21 222 esaldi
«Bertsolaritzari ez zegokion aitzindari izatea. Dimentsioagatik, jardunagatik, prestigioagatik… Horrek, gure osasuna ez ezik, besteen antolakuntza eza edo ezina ere adierazten du. Beste denak antolakuntza eta saretze maila horretan baleude, hobeto joango litzaiguke herri bezala.»
Lujanbio Zugasti, Maialen in Rubio, Miren (2019). ‘Bertsoari neurria hartzen. Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio‘, Jakin 231, 59-95.
Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1976) artista eta bertsolaria da. Hamabost urte zituenetik ari da plazan kantuan eta Bertsolari Txapelketa Nagusia hirutan irabazi du, 2009an, 2017an eta 2022an. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn eta bertso jarduna bestelako arte adierazpenekin uztartu izan du bere ibilbidean zehar, hitza oinarri hartuta gehienetan. Gurutzaketa horietatik atera dira Ornitorrinkus (2006) disko-liburua, Hau koaderno bat zen liburua, hitz esaneko rr (2018) eta Erre(AH)ala (2022) emanaldiak edo Bizitza Happening (2021) soinu-lana, Tabakalerako eskailera nagusirako berariaz sortua. Kultur eragile ere bada izan, bereziki Bertsozale Elkartean.
Liburuxkako aipua Jakin 231 zenbakian argitaratu zen solasaldi baten zati da, zeinetan Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak eta Miren Amurizak bertsolaritzaren egoeraz irakurketa egiten zuten, Miren Rubio kazetariak gidatuta. Lujanbioren esaldiak bertsolaritzaren munduan dagoen autoanalisirako eta kritikarako gaitasunaz galdetuta etorri ziren; adierazten da bertsolaritzak duen antolaketak, gogoetarako joerak eta saretzeak ahalbidetzen duela herrigintzari eta kulturgintzari ekarpena egitea. Gainerako kultur adierazpideetan ere antolakuntza eta egituraketa maila bera izateak ekarpen horiek biderkatuko lituzkeela esaten da. 2019an desiragarria zena, gaur egun berdin-berdin dela esan daiteke, are beharrezkoa ez bada.
Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.
