Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Joanes Igeregi

2025-02-17 222 esaldi

«Bere kontsumoa betetzeko bi planeta eta erdi erabiltzen dituen gizarte batek nekez arinduko du mendekotasuna, beste lurralde batzuk mendean hartuta ez bada».

Igeregi Santamaria, Joanes (2023): ‘Glokalia‘, Jakin 254, 99-105.

 

Joanes Igeregi Santamaria (Barakaldo, 1985) euskaltzalea eta ekologista da. Humanitateak eta Enpresa lizentziatura egin zuen, eta zirkuitu elektrikoen muntatzaile, harakin eta euskaltegiko nahiz unibertsitateko irakasle lanetan ibili izan da. Garabide Kultur Elkartearekin lankidetza proiektuak garatu ditu Kolonbian, Ekuadorren eta Guatemalan, jatorrizko hizkuntzak biziberritzeko helburuarekin. Horretaz gain, Sukar Horia talde ekologistan eta Algortako Bertsolari Eskolan ere aritzen da. Jakin-en kolaboratzaile izan da 2023-2024 artean, Egunen gurpilean saileko Glokalia atalean. Haren artikulu guztiak webguneko blogean daude eskuragarri.

Esaldiak irudi indartsu bat jartzen du begi bistan, krisi ekosozial globalean Euskal Herriak daukan lekua bistaratzen duena. Energia-burujabetzara gerturatzeko bidean, bertan produzitutako energia berriztagarri industrialaren aldeko apustu aldebakarrekoak berekin dakar kanpoko mineralen beharra eta, beraz, kolonialismo energetikotik askatu nahian kolonialismo mineralera aldatzea. Horren aurrean, Igeregik, energia ekoizpena handitzeaz gain, kontsumoa txikitu ere egin daitekeela gogorarazi nahi du, eta burujabetza erreala izango bada, bietatik beharko dela, halabeharrez. Horregatik aldarrikatzen du nahikotasunaren ideia, hazkundearekin itsututako gizarteari kontrajarri eta energiaren ekoizpen-kontsumo oreka birpentsatzeko.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan