HamaikaTB

[222 esaldi] Itziar Gandarias

2025-09-11 222 esaldi

«Zapalkuntza sistemak ez daude airean, baizik eta gure gorputzetan adierazten dira momentu eta era desberdinetan. Arrazakeria, klasismoa, heteroaraua, kapazitismoa, besteak beste, gizarte antolatzaileak dira, eta testuinguru eta pertsonen arabera bereizkeriak sortzen dituzte.»

Gandarias, Itziar (2017): ‘Aliantzak, aniztasuna eta horien arteko elkarguneak‘, Jakin 221-222, 91-106.

Itziar Gandarias (Bilbo, 1982). Psikologian lizentziaduna eta Gizarte Psikologian doktorea da Bartzelonako Autonoma Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko eta ‘Gizartean Esku Hartzearen Psikologia’ masterreko irakaslea da. Bere ikerketa lerro nagusiak intersekzionalitatearen teoria, generoa eta migrazioa eta metodologia feministak dira. Unibertsitate eta ikerketa lanak Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataforman eta Bilboko Munduko Emakumeen taldean parte hartzearekin uztartzen ditu.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxan parte hartu eta hango esperientzia oinarri hartuta idatzi zuen Gandariasek esaldia dakarren artikulua. Izatez, Jakin 221-222 zenbakiak 2017ko Jakin jardunaldia zuen oinarri, intersekzio edo elkargunearen ideiaren bueltan mamitu zena. Gandariasek artikuluaren lehen zatian intersekzionalitatearen kontzeptua argitzen du, eta hantxe dator liburuxkako pasartea. Ahalduntzeko gaitasunaren inguruko gakoak irabazten dira intereskzionalitatetik, erakusten baitu subjektuek gizartean dituzten posizioak irakurtzen, eta horiek eraldatzeko bidean jartzen.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan