Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Irene Arrarats

2025-06-02 222 esaldi

«Batuak ispilu bat jartzen digu aurrean, eta gure euskaltasunaren neurria islatzen egunero-egunero. Ea etxean eta lagunartean aritzeko bakarrik garen euskaldun, eta gainerakoan euskal gabe; funtsean, ea erdara batuetan egiten dugun euskara batuan egin daitekeena».

Arrarats, Irene (2018): ‘Batuaz honaindikoak‘, Jakin 225, 29-44.

 

Irene Arrarats (Hernani, 1967) Geografia eta Historiako lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. 1991n Euskaldunon Egunkaria-n lanean hasi zen, estilo zuzentzaile eta itzultzaile, eta bertan euskara arduradun aritu zen 1999tik itxi zuten arte. 2001ean argitaraturiko estilo liburuaren egileetako bat da. 2003az geroztik, Berria-ko euskara arduraduna da, eta estilo liburuaren zuzendaria. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldeko eta Exonomastika batzordeko kide ere bada.

2018an 50 urte bete zituen euskara batuak. Aitzakia ezin hobea Jakinentzat urteurrenari zenbaki monografiko bat eskaintzeko, batuaren arauak onartu zituen lehen argitalpena –lehena eta bakarra, haisera hartan bederen– Jakin aldizkaria izan zela aintzat hartzen badugu. Euskara batuaren ekarpenei eta erronkei buruz geografia, adin eta eremu ezberdinetako 22 euskaltzaleren iritzia biltzearekin batera, Arraratsen artikulua dakar 225. zenbakiak, besteak beste. Izan ere, Arraratsek, Berria-ko euskara arduraduna eta estilo liburuaren zuzendaria den aldetik, badu parterik, izan, hizkuntzaren estandarizazioan eta normalizazioan. Haren iritziko, estandarizazioaren zati errazena egina dago, «alderdi teknikoa». Orain, batua geureganatzea tokatzen zaigu, euskaldun osabeharretik euskaldun osora jauzi emateko, zeren eta geuk geurean batuari lekua ukatuz gero, «toki hori ez zaio ematen beste euskara modu bati: erdara batuei ematen zaie opari».

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan