HamaikaTB

[222 esaldi] Ibon Egaña

2025-09-03 222 esaldi

«ETAren eta estatuaren indarkeriaren kontakizuna egia edo historiaren parametroetan barik kontakizunarenean kontatu izanak euskal literaturari esparru literario hutsa gainditzen duen lekua aitortzen dio.»

Egaña, Ibon (2015): ‘Ihesaren fantasia. Azkenaldiko euskal nobela eta indarkeria politikoa‘, Jakin 209, 53-67.

Ibon Egaña (Urnieta, 1981). Euskal Filologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Euskal literatura garaikidea du ikerketa-eremu, literaturaren soziologiatik edo kuir ikerketetatik. Artikulu akademiko ugarirekin batera, hainbat liburu landu ditu: Izan gabe denaz (2015) euskal literatur kritikari buruzko liburua argitaratu zuen, baita beste zenbait liburu koordinatu ere, Desira desordenatuak. Queer irakurketak euskal literaturaz (2010), esaterako. 2020an euskal ipuingintza garaikidearen antologia bat ere argitaratu zuen, Eskuko ekipajea. Prentsan, literatur kritikak idatzi izan ditu hainbat hedabidetan.

Jakin 209an euskal gatazkaren errelatuari buruzko borroka islatzen duten sei eremu kulturali begiratu zitzaien. Horien artean zegoen Ibon Egañaren begirada euskal literaturari. Liburuxkako aipuan, 2011n ETAk bere jarduera armatua amaitu ostean indartu zen kontakizunaren auziak literaturan izan duen eraginaz egiten da gogoeta, bereziki frankismo osteko hiru hamarkadak kontakizunaren ikuspegitik jorratzeko joera nagusitu zenez geroztik. Fikziozko narrazioek historia hurbilaren kontakizunarengatiko lehia politikoan leku bat izatea ekarri zuen, esaterako. Literaturagintzari berari ere eragin zion joera horrek, halaber, fikzioaren eta errealitatearen arteko aldea txikiagotuz, eta literatura errealista indartuz.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan