HamaikaTB

[222 esaldi] Cira Crespo

2025-11-25 222 esaldi

«Memoria kolektiboez ari bazara, memoria gorde nahi diozun herria edo kolektiboa zein den jakin beharko duzu lehenengo».

Crespo, Cira (2024). ‘Historia‘, Jakin 261, 103-109.

Cira Crespo (Bartzelona, 1980). Historian doktorea eta idazlea da. Emakumeen eta amatasunaren historia izan da bere lan ildo nagusia, eta, besteak beste, lan hauek argitaratu ditu:  Tene Mujika, Udazkeneko Argitan (2022) eta Baginen, Euskal Herriko historia emakumeen bitartez (2020). Kultur ikastaroak eta tailerrak ematen ditu, eta zutabegile ere bada hainbat hedabidetan. Jakinen kolaboratzaile da 2023tik, Egunen gurpilean saileko Historia atalean.

Liburuxkako aipua atal horretan argitaratutako pieza batetik atera da, eta sareko blogean ere eskuragarri dago. Memoriaz eta historia egiteaz ari da Crespo artikuluan, baita memoria kolektiboa josteko bideez ere. Efemerideak eta idatzitako eta ahozko memoria ditu hizpide, ahoz kantatu eta kontatutako memoriatik idatziz kontatutakora arteko bilakaera azalduz. Adierazten duenez, interesgarria litzateke helburu historikoa edo memorialistikoa izan duten testuak «literaturaren ikuspegitik ez ezik testu historiko gisa ere aztertzea», eta horretarako hainbat galdera planteatzen ditu. Izan ere, Cresporen arabera, garrantzitsua da jakitea nola egin den historia, zein baldintza eta ezaugarrirekin, eta planteatzen du, agian, hori ikertzeko historiografia ofizialak landu dituen «korronte akademikoetatik at» bilatu behar dira ereduak, eta bazterreko herri edo diskurtso dekolonialei erreparatu.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan