Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Arantxa Iturbe

2025-04-30 222 esaldi

«Zergatik erakartzen du euskalduna eremu euskaldunetik kanporako bidea egin ondoren bueltan datorrenak? Zergatik ez da apreziatzen hainbat eta hainbat lanez gozatzeko duen pribilegioa? Susmoa dut erantzunetako batek irizpide faltarekin duela zerikusia. Eta erantzun guztiek, konplexuekin.»

Iturbe Maiz, Arantxa (2018): ‘Lau, bat, hiru, bost, zazpi‘, Jakin 226, 65-71.

Arantxa Iturbe (Alegia, 1964) Informazio-zientzietako ikasketak egina da Nafarroako Unibertsitatean, eta lanbidez irratigintzari lotuta ageri da, batez ere. Euskadi Irratian darama 1985etik hogeita hamar urtetik gora, azken hamarkadetan kulturgileak elkarrizketatuz, besteak beste. Idatzi ere egiten du, izan hainbat hedabidetako zutabeetan, izan literatur-sorkuntzan.  Ezer baino lehen (Elkar) liburuarekin hasi zen ipuingintzan 1992an eta, oraingoz azkeneko ipuin bilduma 2017an argitaratu zuen, Honetara ezkero (Susa). Beste genero batzuk ere landu ditu: amatasunaz idatzitako Ai, ama! (Alberdania, 1999) kronika, gero Agurtzane Intxaurragarekin antzerkiratu zuena. Bidaideak (EHAZE, 2020) izan da antzerkigintzan egin duen azken ekarpena. Horretaz gain, Koadernoa zuri (Elkar) nobela ere argitaratu zuen, 2017an.

Liburuxkako esaldia dakarren zenbakiak ikerketa bat zuen abiapuntu, 2017an euskal kultura zenbatek kontsumitzen zuten aztertu zuena. Iturbek ikerketaren eta ikerketa-galderaren inguruko gogoetak ekarri zituen bere artikuluan. Bereziki, ikerketa-galderak zekarkion oihartzunean entzuten zuen kezka nagusiki ekonomikoa izatea kritikatzen zuen, kezka kulturalaren aurretik. Horren aurrean kulturarekiko zaletasuna sustatzea eskatzen zuen, katea osatzen duten katebegi bakoitzean. Zaletasun hori lantze aldera dator aipuaren albo-abisua, irizpideak ondo landu eta, batez ere, konplexuak bazterrean utzi beharra gogorarazten duena.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan