Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Alaitz Aizpuru

2025-01-27 222 esaldi

«Gizakia orainaldia etengabe etorkizuneko asmoez transzenditzen duen askatasuna da. Oraina, lehenaldiak bezainbeste, geroak bustitzen du».

Aizpuru Joaristi, Alaitz (2015): ‘Baginen eta bagara nor‘, Jakin 208, 13-24.

 

Alaitz Aizpuru Joaristi (Azpeitia, 1983). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Joxe Azurmendiren eta Txillardegiren ekarpena eta gerraosteko euskal abertzaletasuna ikertu ditu berariaz. Ikerketa horien emaitzak Jakin-eko hainbat artikulutan eta bestelako lan ugaritan argitaratu izan du. Ikerketan aritzeaz gain, Elkar Argitaletxean ere jardun izan du lanean.

Herria, nazioa, estatua… eta euskararekin zer? jardunaldia oinarri hartuta osatu zen Jakin 208 zenbakia, eta bertan dator Aizpururen esaldia dakarren artikulua ere. Urte horretan bertan Lorea Agirrek irakurri zuen Korrika amaierako mezua du abiapuntu artikuluak. Bertan sumatu zituen gerraosteko belaunaldiaren oihartzunak lantzen dira artikuluan, duten gaurkotasunaren bila. Esaldiak Txillardegiren eta belaunaldikideen ideia funtsezko bat jasotzen du, existentzialismotik datorrena, denboratasunari eta gizakiari buruzkoa: abiapuntuan konkretutasun situatu bat, gure lehenaldiak soilik jar gaitzakeen leku bat; eta gizakiaren irekitasuna, etorkizunera begira gauzatzen den proiektu gisa ulertzea hura. Gizaki askeari etorkizuneko proiektu hori gauzatzea dagokio ikuspegi horretan, eta horretarako orainaldian hautuak funtsezkoak egitea.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

 

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan