Nekane E. Zubiaur (Bilbo, 1979). Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da. Espainiar zinema du ikergai nagusi, historia eta film-analisiaren ikuspegi metodologikotik. Hiru liburu argitaratu ditu: Peter Weir (Cátedra, 2013), Anatomía de un cineasta pasional. El cine de Manuel Mur Oti (Shangrila, 2013) eta, Ainhoa Fernandez de Arroyabe eta Iñaki Lazkanorekin batera, Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco (Comunicación Social, 2014), eta zenbait artikulu Zer, Trípodos, Archivos de la Filmoteca eta Secuencias zientzia aldizkarietan, esaterako.
Nekane E. Zubiaur
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Euskal Herriko animazio esperimentalaren bidezidorrak: Begoña Vicario, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra Ikusi artikulua Jakin 202. zenbakia. 2014 aldizkaria