Irati Zubia Landa (Donostia, 1997). Filosofian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. ‘Filosofia, Zientzia eta Balioak’ masterra burutu zuen Joxe Azurmendi Katedrak eskainitako masterrak egiteko diru-laguntzarekin. Egun, doktoregaia da izen bereko doktorego-programan, EHUn. Agustin Arrieta eta Joana Garmendiaren zuzendaritzapean, doktorego-tesia egiten ari da eta Language, Action and Thought ikerketa-taldearen parte da. Gradu Amaierako Lanean zein Master Amaierako Lanean egia-ostea ikertu zuen, eta gai beraren inguruan ari da egiten tesia. Pragmatika, hizkuntzaren filosofia, epistemologia eta gisako gaiak auzi etiko eta politikoekin uztartzeko interesa du.