Iñaki Zabaleta Gorrotxategi

Iñaki Zabaleta Gorrotxategi (Donostia, 1966). Filosofian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta, batxilergoan irakasle izan eta gero, Alemaniara joan eta Koloniako Unibertsitatean doktoratu zen. Doktore tesian euskal hizkuntza eta nazioari buruzko Humboldten ikerketak aztertzen ditu, hala nola, horiek bere pentsamendu antropologiko-linguistikoaren aurreko eta ondorengo ibilbidean kokatuz. Egun EHUko Filosofia Saileko irakaslea da. Jakin Irakurgaiak sailean argitaratu ditu jada hiru liburu –W. v. Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005), ‘Paideia’ eta hizkuntza: euskal hezkuntza (2007) eta Hizkuntzaren zientziak hizkuntzaren pedagogian (2010)–, horietan denetan saiatu delarik hizkuntzak eta hizkuntzek gizakiaren formazio gizatiarrean jokatzen duten papera hainbat puntutan argitzen.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan