Iñigo Urrutia Libarona

Iñigo Urrutia Libarona (Jatabe, 1966). Zuzenbidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (doktorego sari berezia, 2004). EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko irakaslea da. Une honetan EHUko Aldezlea da. Bere jakintza arlo nagusiak honakoak dira: administrazio zuzenbide orokorra, hizkuntza zuzenbidea, ingurumen zuzenbidea eta bioteknologia, eta mundu ekonomikoan administrazio esku hartzeak. Ehundik gora argitalpen zientifiko ditu aldizkari eta liburu zientifikoetan. Berriki, Historia jurídica de la lengua vasca (1789-2022) (HAEE, 2022; Xabier Irujorekin batera) liburua eta ‘Nuevos paradigmas en la interpretación jurídica de la doble oficialidad lingüística’ (Revista Vasca de Administración Pública, 2021) artikulua argitaratu ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko kronikak egiten ditu Llengua i Dret aldizkarirako. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ikerkuntza egonaldiak egin ditu: Hanburgo (2019), Moncton (New Brunswick) (2013), Illinois (Urbana-Champaign) (2012), Nevada (Reno) (2011) eta Stanford (Palo Alto) (2008).

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan