miren artetxe

Migel Anjel Unanua Garmendia

Migel Anjel Unanua Garmendia (Zaldibia, 1961). Filosofian lizentziaduna eta doktoregaia da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekai Txapartegiren zuzendaritzapean, antzinako greziar filosofian koloreak izan zuen tratamendua aztertzen ari da doktorego tesian. Arreta berezia jarria die, bai masterrean, bai lehenago burutuak zituen beste lan batzuetan, feminismoaren etorrerari eta hizkuntza inklusiboaren eta diskriminazioaren arazoei. Ildo horretan, honako argitalpenak ditu: Gizon-emakume hauek. Libelo antzera (Hiria, 2002), To eta no sesioan euskaraz (Utriusque Vasconiae, 2008) eta Cesare Pavese, mendeko idazlea (Utriusque Vasconiae, 2009).

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan