Kepa Sarasola Gabiola (Begoña, 1958). Zientzia Fisikoetan lizentziaduna eta Informatikan doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saileko irakaslea da 1981etik. Sail horretako zuzendaria (1990-1992), Euskara Mintegiko koordinatzailea (1982-1992) eta Informatika Fakultateko dekanoa (2014-2017) izan da. Ikertzaile hizkuntzaren prozesamenduan, Ixa taldearen sortzailetako bat izan zen, eta partaide hainbat proiektutan (Xuxen, Matxin, Modela…). Udako Euskal Unibertsitatean Informatika Sailaren sortzaileetako bat izan zen 1983an, eta sailburua 1992ra arte, Talde Eragileko kidea (1999-2004), Hiztek eta Itzultek graduondokoen zuzendaritzakoa gero. UEUko zuzendaria da 2018tik.
Kepa Sarasola Gabiola
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Hizkuntzaren tratamendu automatikoa Ikusi artikulua Jakin 102. zenbakia. 1997 aldizkaria
- Iritzi bilketa: Zientziaren erronkak XXI. mendean Ikusi artikulua Jakin 125. zenbakia. 2001 aldizkaria
- Karlos Santamariaren bidetik urrats bat egiteko proposamena Ikusi artikulua Jakin 252 aldizkaria