Kepa Sarasola Gabiola (Begoña, 1958). Zientzia Fisikoetan lizentziaduna eta Informatikan doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saileko irakaslea da 1981etik. Sail horretako zuzendaria (1990-1992), Euskara Mintegiko koordinatzailea (1982-1992) eta Informatika Fakultateko dekanoa (2014-2017) izan da. Ikertzaile hizkuntzaren prozesamenduan, Ixa taldearen sortzailetako bat izan zen, eta partaide hainbat proiektutan (Xuxen, Matxin, Modela…). Udako Euskal Unibertsitatean Informatika Sailaren sortzaileetako bat izan zen 1983an, eta sailburua 1992ra arte, Talde Eragileko kidea (1999-2004), Hiztek eta Itzultek graduondokoen zuzendaritzakoa gero. UEUko zuzendaria da 2018tik.