Jose Maria Ripalda Crespo

Jose Maria Ripalda Crespo (Donostia, 1936). Filosofian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Egun, UNEDeko Filosofiako katedradun emeritua da. Bere irakaskuntza eta ikerketa lerroak Hegelengan zentratzen dira, modernitatearen eta postmodernitatearen pentsalari gisa. Hainbat argitalpen ditu: besteak beste, Fin del Clasicismo. A vueltas con Hegel (Trotta, 1992), Comentario a la filosofía del espíritu de Hegel (FCE, 1993), Políticas postmodernas. Crónicas desde la zona oscura (Los Libros de la Catarata, 1999), Los límites de la dialéctica (Trotta, 2005) eta La nación dividida. Las raíces de un pensador burgués. G.W.F. Hegel (Abada, 2016).

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan