Rainer Maria Rilke (1875-1929). Pragan jaio zen, Municheko unibertsitate giroan aurkitu zuen poesiaren esparruan behin betiko murgiltzeko lagunarterik aproposena. Alemanerazko lirika goren mailaraino jaso zuten Rilkeren idazlan eta poemarioetan Rodin eskultorearen eragina bezain eraginkorra suertatuko zen Kierkegaarden filosofia existentzialista bera ere.