Martin Orbe (Errigoiti, 1934). Euskal Filologian lizentziaduna da. Gogor apaiz taldeko eta Euskal Herriko Apaiz Koordinakundeko kidea da. Zeanuriko Zulaibar Eskola Profesionaleko irakasle eta zuzendari izan zen (1958-1969). Zamorako ‘apaiz kartzelan’ preso egon zen 1969-1972 urteetan. Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari izan zen (1977-1983). Herria 2000 Eliza aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kidea da. Artikulu ugari argitaratu ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan.
Martin Orbe
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Iritzi bilketa: Zer-nolako Euskal Unibertsitatea? Ikusi artikulua Jakin 130/131. zenbakia. 2002 aldizkaria
- Zamorako apaiz kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976) Ikusi artikulua Jakin 191. zenbakia. 2012 aldizkaria
- Gerra zibileko errepresioaren kapituluetako bat Ikusi artikulua Jakin 204. zenbakia. 2014 aldizkaria