Onintza Legorburu Larrea (Antzuola, 1993). Gizarte Langintzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bi master ditu eginak: Antropologia Sozial eta Kulturalaren inguruan Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta ‘Ikasketa Feministak eta Generokoak’ EHUn. ‘Ikasketa Feministak eta Generokoak’ doktoretza programan doktoregaia da EHUn: bere tesian mugimendu feministako hizkuntza ideologiak aztertzen ari da, hiztunen legitimazio prozesuetan fokua jarrita. Egun, Emun aholkularitzan dihardu hizkuntza eta genero aholkulari.
Ane Alberdi Legorburu (Antzuola, 1993). Historian graduatua da, eta ‘Historia Garaikidea eta Gaur egungo mundua’ masterra egina du, biak Bartzelonako Unibertsitatean. Gradu Amaierako Lanean zein Master Amaierako Lanean, Euskal Herriko gatazka modernoaren gaia landu zuen, batez ere Lizarra-Garaziko prozesuan fokua jarrita. Egun, ELA sindikatuan dihardu lanean.
Onintza Legorburu Larrea
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Hiru begirada: memoria nondik eta nola eraiki Ikusi artikulua Jakin 263-264 aldizkaria