Andoni Olariaga Azkarate

Andoni Olariaga Azkarate (Berriz, 1984). Filosofian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Iratzar Fundazioan egiten du lan. ‘Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan’ graduondokoaren sustatzaileetako bat da. Argitalpen hauek ditu, besteak beste: Modernitatearen auziaz (Jakin, 2009; Jon Jimenezekin batera), Independentzia helburu (Txalaparta, 2015; Jule Goikoetxea, Imanol Galfarsoro eta Unai Apaolazarekin batera), Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk (UEU, 2019) eta Euskal matxinada. Genealogiak eta egungo eztabaidak (Txalaparta, 2020). Jakin Taldeko kidea da.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan