miren artetxe

Koro Muro Arriet

Koro Muro Arriet (Hernani, 1967). Geografia eta Historian lizentziaduna da, eta Ondarearen Kudeaketa masterra egina du. Marketin Pertsonalean aditua da Universitat Oberta de Catalunya-n eta Kultura Paisaietan unibertsitate aditua UNEDen. Horrez gain, graduondoko hauek egin ditu: Bizitza Historiak (UNED), Design Thinking (Udako Euskal Unibertsitatea), Bideratze Birtuala (IAF) eta Pertsonen Kudeaketa (Urcola Consultores). Eusko Ikaskuntzako gizarte berrikuntzako proiektuen arduraduna da 2014tik. Zehazki, GizarteLab programaren arduraduna da 2018tik, metodologia berri parte hartzaileak, berritzaileak eta eraginkorrak lantzen, trantsizio gaitasunetan aurrea hartzea eta trebatzea abiapuntutzat hartuta, eta komunitatearen garapenean arreta jarrita. Gai historiko eta sozialeko hainbat artikulu eta monografia idatzi ditu.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan