Marikita Tambourin

Marikita Tambourin (Baigorri, 1946). Etnologia ikasketak egin ditu Bordeleko Unibertsitatean. 1970ean hasi zen euskara irakasten Donibane Lohizuneko ikastolan. 1971tik, euskaraz eta frantsesez mintzaldiak eman ditu, liburuak idatzi eta aldizkarietan artikuluak agertu, irrati eta telebista emankizunetan parte hartu. Lehen liburua 2000. urtean argitaratu zuen: Euskal deituren kronikak (Gatuzain). Orain arte hamaika liburu plazaratu ditu: besteak beste, Bi saiakera emazteen izenean (Maiatz, 2014), Agoten in memoriam (Maiatz, 2016), Olerki bilduma (Maiatz, 2018) eta Bizirik iraun (Maiatz, 2022). Ohorezko euskaltzaina da 2022tik.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan