Gerardo Luzuriaga

Gerardo Luzuriaga (Nazar, 1956). Filosofia eta Letretan lizentziaduna da Geografia eta Historia arloan, Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko liburutegiko arduraduna eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko dokumentalista da. Liburu zaharrak, dokumentazioa eta liburu elektronikoak ditu ikergai nagusi. Hainbat argitalpen ditu; besteak beste, liburu honen egilea da: Oñatiko Unibertsitatea, bertako liburutegiaren bidez, XVI. mendea: historia, irakaskuntzako metodoak, bizitza akademikoa, ikasgaiak eta zentsura (Koldo Mitxelena, 1998). Euskaltzain urgazlea eta Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kidea da.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan