Lore Lujanbio Etxeberria (Hernani, 1988). Filosofian graduatua da eta ‘Gobernantza eta Politika Ikasketak’ masterra egina du, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko doktoregaia da. Egiten ari den tesian, gaur egun Mendebaldeko gizarteetan emakume zaintzailea(k) eraikitzeko mekanismo nagusiak aztertzen ari da eta horiek transformazio makropolitikoekin erlazionatzen. Halaber, transfeminismoarekin lotutako gaiak jorratu ditu Medeak kolektiboan. Teoria Kritikoa Bilbo-Bartzelona taldeko partaidea da. Euskal demokrazia patriarkala liburuaren egilekidea da (Elkar, 2020; Jule Goikoetxea, Zuriñe Rodriguez eta Estitxu Garairekin batera).
Lore Lujanbio Etxeberria
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Zaintza eta gobernamentalitate neoliberala Ikusi artikulua Jakin 248-249 aldizkaria