Arturo Leyte (Vigo, 1956). Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Zentralean eta Municheko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Doktorego tesia aurkeztu zuen Madrilen, Heideggerren eta Nietzscheren filosofien arteko erlazioaren aspektu batzuei buruz. Egun Filosofiako irakasle titularra da Vigoko Unibertsitatean eta oso ezaguna da filosofia hispanikoaren munduan egungo hermeneutikari eta idealismo alemaniarrari buruz prestaturiko argitalpen eta idatziriko artikuluengatik, baita Heidegger (Identidad y diferencia), Schelling eta Hölderlinen (Correspondencia completa) itzulpenengatik ere.