Cristina Jerónimo Moreno

Cristina Jerónimo Moreno (Barakaldo, 1971). Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Diseinatzaile grafiko eta arte zuzendari gisa jardun zuen lanean hainbat publizitate agentziatan, sektorez guztiz aldatzea eta ingurumenaren alde lanean hastea erabaki zuen arte. Zenbait urtez boluntario gisa aritu ondoren, 2014an Lurgaia Fundazioaren lantaldean sartu zen, administrazioan, egitasmoen kudeaketan, boluntarioekiko harremanetan, erakundearen komunikazio eta argitalpenen diseinuan eta landa-lanean laguntzeko.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan