Anjeles Iztueta Azkue

Anjeles Iztueta Azkue (Tolosa, 1954). Matematika Zientzietan lizentziaduna da Valladolideko Unibertsitatean. Hainbat doktorego-tesi eta proiektutan aritu izan da alde estatistikoa lantzeko aholkulari estatistiko-matematiko gisa. Egindako ekarpenak batez ere bi alor hauetan izan dira: lagin-diseinu konplexuak eta aldagai anitzeko analisi estatistikoak. Unibertsitateko irakaslea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako Elizaren Irakasle Eskolan, Deustuko Unibertsitatean eta UNEDen. Eusko Jaurlaritzako Estatistika Zuzendaritzan, Eustaten eta Emakunden ere aritu izan da lanean. Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren gobernu taldeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izan da 2001-2005 legealdian. 2017tik Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko kidea da, 2016tik Eusko Ikaskuntzan lehendakariordea Arabatik eta 2021etik Udako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko kidea.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan