Graxi Irigarai (Azkarate, 1990). Historian lizentziaduna da, eta ‘Kultura, Artea eta Gizartea’ masterra du egina, biak Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean. Zientzia Politikoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bordeleko Unibertsitatean: 2023an Hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezkoak Frantzian. Euskal zinemaren garapena eta haren aldeko lurralde politika publiko baten genesia Ipar Euskal Herrian (2015-2023) doktorego tesia defendatu zuen, Iparraldeko zinemaren egoeraren analisi bat ekarriz eta euskal zinemaren garapenaren alde lan eginez. Egun, EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko eta NOR Ikerketa Taldeko ikertzailea da.