Beñat Irasuegi Ibarra (Errenteria, 1978). Kooperatibista da Talaios kooperatiban eta Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzaileko sarean. Nekazaritza ingeniaritza teknikoa ikasi eta agroekologian herritar ikuspegitik sustatzaile izan bada ere, ekonomia, teknologia eta filosofia ezagutzetan bide autodidakta egin du. Beharrak bideratuta, enpresa kudeaketan jarduten du, eta eguneroko praktikatik, kooperatibismoa, teknologia libreak, tokiko garapena, munizipalismoa, zientzia fikzioa, mutualismoa eta etorkizun distopiko-utopikoak lantzen ditu, bizigarritasuna eta oparotasuna denontzat izateko helburuarekin.