Jone M. Hernández García (Donostia, 1970). Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologiako irakaslea da eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da. Bere ikerlerro nagusiak genero ezberdintasunak, hizkuntza gutxituak (euskara) eta gazteak dira, eta horiei lotuta zenbait proiektu eta argitalpen eginak ditu. Azken urteotan, euskal kultura, bertsolaritza eta emozioen antropologia lantzen ari da bereziki. Egun, Mikel Laboa Katedraren zuzendaria da.
Jone M. Hernández García
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Iritzi bilketa: Euskara batuaren ekarpenak eta erronkak Ikusi artikulua Jakin 225 aldizkaria
- Hutsuneak du hitza Ikusi artikulua Jakin 231 aldizkaria