Iñaki Goirizelaia Ordorika

Iñaki Goirizelaia Ordorika (Bilbo, 1958). Dantzaria da. Ingeniari Industrialean doktorea da, eta Ingeniaritza Telematikoan katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko errektorea izan zen (2009-2017), eta, lehenago, errektoreordea (1998-2000 eta 2004-2008). 1984an eta 1985ean, ikerlari bisitaria izan zen Kalifoniako Stanford Research Institute-n (SRI). 2004an, irakasle bisitaria izan zen Massachusettseko Teknologia Institutuko MediaLab laborategian. 2017an, Boiseko State University-ko (BSU) Eloise Garmendia Bieter katedraz jabetu zen. I2T ikertaldean honako arloak lantzen ditu: adimen artifiziala, ikusmen artifiziala eta telekomunikazio-sareetako segurtasuna. Hainbat artikuluren eta Programazioaren oinarriak eta Sareetan zehar dantzan Java erabiliz testuliburuen egilea da. Diasporako euskal balioei buruzko hausnarketa gauzatzen duen Bai, bagara! dokumentalaren sortzailea eta gidoigilea da. PuntuEus fundazioaren presidentea eta sortzaileetako bat eta Jakiunde akademiako ohorezko jakituna da.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan