Garikoitz Goikoetxea Etxeberria (Elduain, 1989). Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Hizkuntza Plangintzako unibertsitate-espezialista. Berria-n egin du kazetaritzako ibilbide ia osoa, batez ere euskararekin lotutako gaietan. 2020tik Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean ari da teknikari, batik bat ikerketaren arloan. Euskara irabazteko bidean liburuaren egilea da (Jakin-Berria-Elkar, 2016). 2014an Rikardo Arregi sarietako Kazetari Berria saria eskuratu zuen. 2018an eta 2020an Hausnartu soziolinguistika sarietako bat irabazi zuen Tolosaldeari buruzko lan soziolinguistiko batzuekin.