Auxkin Galarraga Ezponda (Hernani, 1980). Soziologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da. Hiru ikerketa lerro nagusi jorratu izan ditu: gizarte berrikuntza, kultur berrikuntza edo industria kultural eta sortzaileen garapena; diskriminazio egoerak eragiten dituzten faktoreen azterketa eta ongizate sozialerako baldintzak; euskararen erabilera eta aktibazioa esparru sozioekonomikoan bultzatzeko aukerak berrikuntza soziala eta gizarte erantzukizuna ardatz hartuta. Hainbat argitalpen ditu: besteak beste, EEL Eredua. Enpresaren erantzukizun linguistikoa kudeatzeko eredua (Soziolinguistika Klusterra, 2021; Belen Urangarekin batera), Vivir el cambio. Enfoque desde la sociología (Síntesis, 2022; Ander Gurrutxagarekin batera), ‘Controversies in social innovation research (Innovation. The European Journal of Social Science Research 35, 2022; Ander Gurrutxagarekin batera), ‘El relevo generacional en Europa. Empleo, formación y vínculos sociales’ (in El futuro de la Unión Europea. Aportaciones a la Conferencia, Dykinson, 2022; Ander Gurrutxagarekin batera; Francisco Javier de Landaburu-Universitas saria).