Naiara Gago Povedano (Bilbao, 1977). Filosofian eta Psikologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Bertan defendatu zuen Aisialdiaren Filosofiarako Sarrera tesina, Giza Zientzietako Ikasketa Aurreratuen Diploma lortuz. Gaur egun, filosofia irakaslea da Laudio BHI institutuan. Halaber, Euskadiko Filosofia Olinpiadaren antolatzaileetakoa da, eta baita Agora Filosofia Elkarteko eta haurrentzako praktika filosofikoak bultzatzea helburu dituen Jakinmin Elkarteko kidea ere. 2016tik, Geografia eta Historia graduko ikaslea da. Bere interes filosofikoek etika aplikatuak, feminismo intersekzionala eta ingurumen filosofia biltzen dituzte, besteak beste.
Naiara Gago Povedano
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Tractatus kritiko-feminista. Filosofiaren historiako mugarri berri bat Ikusi artikulua Jakin 248-249 aldizkaria