Ainhoa Fernandez de Arroyabe (Iruñea, 1971). Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da. Zinema eta ikus-entzunezkoak dira bere ikergai nagusiak. Bi liburu argitaratu ditu: Carmen Peñafiel eta Nereida Lópezekin batera. La transición digital de la televisión en España: teconología, contenidos y estrategias (Boch, 2005) eta, Nekane E. Zubiaur eta Iñaki Lazkanorekin batera, Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco (Comunicación Social, 2014), eta zenbait artikulu Zer, Análisi: Quaderns de comunicación i cultura, Trípodos eta Uztaro zientzia aldizkarietan, esaterako.
Ainhoa Fernandez de Arroyabe
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Etorkizuneko telebistaren itzalak eta argiak Ikusi artikulua Jakin 146/147. zenbakia. 2005 aldizkaria
- Euskal Herriko animazio esperimentalaren bidezidorrak: Begoña Vicario, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra Ikusi artikulua Jakin 202. zenbakia. 2014 aldizkaria