Idurre Eskisabel Larrañaga

Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970). Kazetaritzan eta Antropologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea da. Egiten ari den doktorego tesian, nazioaren eraikuntza mediatikoa aztertzen ari da, zehazki, telebistako fikzioak eraikuntza horretan duen eragina. Halaber, sexu-genero sistema eta nazio zein hizkuntzaren arteko harremana ikertu du. Kazetaritzan ibilbide luzea du: Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n egin du lan, eta hainbat hedabiderekin kolaboratu du: Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia, Info7 irratia, Goierritarra aldizkaria, Goierri TB… Jakin Taldeko kidea da.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan