Olatz Dañobeitia Ceballos (Lekeitio, 1976). Haur Hezkuntzan diplomaduna eta Soziologian lizentziaduna da, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Joxemi Zumalabe Fundazioko langilea da. Bere ikergai nagusiak Fundazio horretako jarduerari lotuta daude, besteak beste: parte hartze soziopolitiko ereduak, herri eragile ezberdinen arteko elkarlan eta sinergiak, herri jakintzen lanketa eta hedatzea, eta antolakuntza ereduen demokratizazio eta horizontaltasuna. Fundazioko beste hainbat kiderekin batera Dabilen harriak goroldiorik ez (2014) liburu eta dokumentalaren argitalpenean parte hartu du.
Olatz Dañobeitia Ceballos
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Metamilitantzia. Herri mugimenduen baitatik gogoeta Ikusi artikulua Jakin 203. zenbakia. 2014 aldizkaria
- «Ez gaitzazue ezaba». Ezker Abertzaleko emakume militanteen bizipenak aztertzeko marko feminista bat Ikusi artikulua Jakin 263-264 aldizkaria