Irene Arrarats (Hernani, 1967). Geografia eta Historiako lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. 1991n Euskaldunon Egunkaria-n lanean hasi zen, estilo zuzentzaile eta itzultzaile, eta bertan euskara arduradun aritu zen 1999tik itxi zuten arte. 2001ean argitaraturiko estilo liburuaren egileetako bat da. 2003az geroztik, Berria-ko euskara arduraduna da, eta estilo liburuaren zuzendaria. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldeko eta Exonomastika batzordeko kidea da.
Irene Arrarats
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Hutsetik 3.789ra Ikusi artikulua Jakin 210. zenbakia. 2015 aldizkaria
- Batuaz honaindikoak Ikusi artikulua Jakin 225 aldizkaria