Maite Arraiza Zabalegi

Maite Arraiza Zabalegi (Iruñea, 1985). Filosofian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia eta Gizarte Lana Saileko irakaslea da. EHUko Forgotten Female Bodies ikerketa taldeko eta NosOtrxs pentsamendu kritikoko nazioarteko sareko kidea da. Bere ikerketa ildo nagusiak hauek dira: filosofia feminista, trans ikasketak, zientzia eta teknologiaren filosofia, eta Zientzia, Teknologia eta Generoa (ZTG) ikasketak. Gaiek barne biltzen dute gorputzen eta sexu-generoaren eraketa, zientzia, teknologia eta kapitalismoaren arteko harremana, neurozientzia eta neurobiologia, eta zaintza/zaintzea. Hainbat argitalpen ditu gai horien inguruan. Bere ikerketa teorikoa militantzia feministarekin uztartzen du.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan