Ione Ardaiz Osacar (Iruñea, 1986). Industria Diseinuko Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, eta Produktuen Diseinua Laurea Specialistica masterra Milango Politecnico-an. Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategiko proiektuen zuzendaria da. Nazioartean hainbat erakunde publiko eta enpresa pribaturekin batera egin du lan, Italian, Belgikan, Alemanian, Australian eta Espainian, besteak beste. Landu dituen gaien artean daude zerbitzu diseinua eta diseinu estrategikoa, eraldaketa sistemikoa, berrikuntza ekosistemak, gobernantzaren berrikuntza eta ebaluazio ebolutiboa. Arantzazulaben proiektuak diseinatu eta inplementatzeaz gain, hainbat unibertsitaterekin kolaboratzen du hizlari eta irakasle gisa.
Ione Ardaiz Osacar
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Lankidetzazko gobernantza eta berrikuntzarako ekosistemak gizarte erronken aurrean aldaketa eragiteko: Arantzazulab-en adibidea Ikusi artikulua Jakin 256-257 aldizkaria