Eduardo Apodaka Ostaikoetxea

Eduardo Apodaka Ostaikoetxea (Bilbo, 1965). Filosofian lizentziaduna eta Soziologian doktorea da, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Gizarte Psikologia Saileko irakaslea da. Ikergai nagusi hauek ditu: identitatea, psikologizazioa, indibidualizazioa, botere-harremanak, hizkuntzaren psikologia soziala… Hainbat argitalpen ditu aldizkari eta liburu kolektibotan; eta, besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu: Komunikazioaren gizarte psikologia (UEU, 2004), Norberaren autonomia krisian (Pamiela 2012, Juan Zelaia Saria 2011) eta Identitatea eta anomalia (Pamiela, 2015).

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan