Unai Apaolaza (Donostia, 1973). Filosofian lizentziaduna da eta Ikasketa aurreratuen diploma du ‘Egungo arazoak filosofian’ adarrean, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Filosofia irakaslea da batxilergoan. ‘Euskal nazionalismoa XXI. mendean’ masterrean (EHU) eta ‘Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan’ graduondokoan (UEU, EHU) irakaslea da. Bere ikergai nagusia subjektu politikoak dira. Lapiko Kritikoa kolektiboko kidea da. Artikulu ugari argitaratu ditu Hausnart aldizkarian eta hainbat egunkaritan.