Iñaki Antiguedad Auzmendi (Bilbo, 1955). Geologoa eta Zientzietan doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia Saileko katedraduna da. ‘Hidro-Ingurumeneko Prozesuak’ Ikerketa Talde Finkatuko arduraduna da, eta taldearen hainbat arlo jorratzen ditu: arro-hidrologia, hidrogeologia, geomorfologia, lurraldea/paisaia/ondarea, klima-aldaketaren eragina ur-baliabideetan… Tokiko, estatuko eta nazioarteko hainbat proiektutan hartu du parte, ikerketakoak zein garapen-lankidetzakoak, eta orain esku artean ditu Euskal Herrian, Pirinioetan eta Karakorumen abiatutakoak. Aipatzekoa da taldeak euskal erakundeekin dituen ikerketa-kontratuak. Ekoizpen zientifikoaren aldetik, 70etik gora argitalpen ditu nazioarteko aldizkari zientifikoetan. Hamabost bat doktore-tesi zuzendu ditu. Eusko Jaurlaritzako Uraren Kontseiluko eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kidea da. Ezagutzaren dibulgazioan dabil aspalditik hainbat hedabidetan.
Iñaki Antiguedad Auzmendi
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Lurra, itsasoak, eguratsa Ikusi artikulua Jakin 57. zenbakia. 1990 aldizkaria
- Ur berdearen garrantzia klima-krisiaren aurrean Ikusi artikulua Jakin 245-246 aldizkaria