“JOSE LUIS ALVAREZ SANTA CRISTINA (Donostia, 1954). Filosofia eta Teologian lizentziatua da. Parisen Pierre Aubenqueren filosofia ikasle izan zen. 1981ean ihes egin zuen; 1992an Bidarten atxilotu zuten, eta ordutik preso egon da Frantzia zein Espainiako hainbat espetxetan. Duela lau urtetik isolamendu egoeran daukate Algecirasko kartzelan.
Bere argitalpenen artean, filosofiaren alorrean Wittgensteinen Tractatus logico-philosophicus obra ezagunaren itzulpena (EHU, 1990) nabarmendu behar da beste askoren artean. Bestalde, Françoise Xenakis-en Elle lui dirait dans l’île ere euskaratu du (Uhaldean, Txalaparta, 1993).”