Xan Aire (Urepele, 1984). Frantses letrak eta euskal filologia ditu ikasiak. Lehen ofizioz kazetaria da, Le Journal du Pays Basque eta Berria egunkarietan bereziki. Egun, Seaskako Hizkuntza Proiektuaren koordinatzailea da. Euskararen erabilpen sozialaren gaia nolabait gizarteratu beharrez, soziolinguistika-dibulgatzaile amateurra ere bada Ipar Euskal Herrian, Euskaltzaleen Topagunearen eskutik, batez ere tailer desberdinen bidez, euskaraz zein frantsesez, publiko anitza xede. Garabide hizkuntza-kooperazio elkartearen kolaboratzailea da, eta Aldudeko ibarreko Adur euskara elkartekidea.
Xan Aire
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Hezkuntza eta Hizkuntza: osotasun baten bila Ikusi artikulua Jakin 224 aldizkaria