Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Tesla mugikorrean

2015-02-25 Egunen gurpilean

Nikola Tesla asmatzaile, ingeniari elektriko, ingeniari mekaniko, fisikari eta futurista izan zen. Korronte alternoaren asmatzailea izan zen, eta doako elektrizitatea guztiontzat izateko aukerarekin amesten zuen. Berak asmatutako korronte alternoko motorrak, adibidez, bigarren industria iraultzan murgildu gintuen.

Beste hainbat mito eta istorio harrigarriri ere lotzen zaio; irakurri, adibidez, 1908an Tunguskan (Siberia) gertatutako leherketa eta suntsipenari buruz. Doako elektrizitatearen ingurukoak ere gaizki-ulertu edo gehiegikeria moduan uler daitezke.

Mito ez dena, aldiz, haririk gabeko elektrizitate garraioarena da. Irratiaren patenteak berarenak dira, nahiz eta gehienok Marconirekin lotzen dugun asmakizun hura. Hori bezalaxe, elektrizitatea ere haririk gabe garraiatzeko asmakizunak eta proiektuak bazituen. Mugikorraren bateriaren agortzea ‘arazo’ bihurtu den honetan, Tesla aitzakia bezala hartuta, horren haritik tiraka berarenak izan litezkeen mugikorretarako zenbait tresna aurkeztuko dizkizuegu.

Denak gelditu gara noizbait bateriarik gabe gure gailuetan; horren aurrean, gure lehen gailu hauek –bateria eramangarriak, alegia– soluzio azkar bat dira. Era eta tamaina askotarikoak daude, baina ezaugarri garrantzitsuena, kasik, beren biltegiratze ahalmena da. Neurtzeko erabiltzen den unitatea mAh-a da; gure bateriak 2.600 mAh-ko ahalmena badu eta gure bateria eramangarriak hori baino gehiago, karga osoa egiteko aukera emango luke, beraz. Horietako batzuk mugikorreko bateria lau-bost aldiz betetzera iristen dira. Gero eta merkeagoak dira, vending dendetan ere ikus daitezke, tren geltoki eta leku estrategikoetan.

Karga izatearekin batera, karga hori azkar egiteko aukera ere garrantzitsua da. Horregatik, karga azkarreko bateriak eta sistemak ere garrantzitsu bihurtzen ari dira. Gailu mugikor gehienek USB bidezko karga estandarra erabiltzen dute, baina badira ere karga azkarrago burutzeko sistemak. Horietako batzuk –Pump Express (Mediatek), Quick Charge 2.0 (Qualcomm), VOOC (Oppo)…– mugikor berri askotan presente dauden teknologia berriak dira. Karga abiadura bikoiztu edo hirukoiztu egiten badute ere, ezaugarri bereziak dituzten gailuetan erabil daitezke soilik; batzuetan kargadore berezia behar izaten dute, gainera.

Qi haririk gabeko kargarako teknologia aspaldikoa bada ere, nahiko ezezaguna da oraindik. Gailu batek Qi karga onartzen duen jakiteko, gailuan bertan edo bere kutxan Qi teknologiaren logoa bilatu beharko dugu. Aurkituz gero, haririk gabeko kargadore hauek erabil daitezke kargarako. Kable baten bidez entxufatu beharrik gabe, mugikorra kargadorearen plataformaren gainean jarri eta kargatzen hasten da gailua. Mugikor berrienetan teknologia hori hedatzearen ondorioz, beren prezioa ere asko merkatu da.

Epe luzerako soluzioek, aldiz, paradigma berrietan oinarritutako baterietatik etorri beharko dute. Azken ikerketetan, grafenoak paper garrantzitsua izan dezakeela frogatzen ari dira. Badirudi litioz eta grafenoz osatutako bateriek iraupen gehiago eta karga denbora baxuagoa izango dutela. Grafenoarekin bakarrik ere hainbat ikerketa martxan daude, baina emaitza komertzialak ez dira berehalakoak izango.

Teslaren ideiek aurrera egin izan balute, beharbada elektrizitatearen eskuragarritasunak eragindako arazo horiek guztiak gaindituta egongo lirateke; baina, momentuz, elektrizitatea eskura izateak berebizikoa izaten jarraituko du gure jendartean. Pakistanen ondo dakite: urtarrilean zentral elektriko batean gertatutako arazo baten ondorioz, herrialdearen %80 elektrizitate gabe gelditu zen. Horren ondoan, gure mugikorrak noizean behin bateria gabe gelditzea huskeria bat da.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan