Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Mugak

2014-05-14 Egunen gurpilean

XVII. mendean ezarri zen muga. Estatuek ezarri zituzten muga politikoak, eta gure arteko banaketa ekarri zuen horrek. Horrez gain, lehen eta bigarren mundu gerrek eta Aljeriako gerrak frantses kontzientzia azkartu baino ez zuten egin, muga amildegi bihurtzeraino. Banaketa horrek tolesdura asko izan ditu, beraz, akordeoi baten gisan irekiz eta itxiz joan direnak. Beste garai batean Iparraldera gerturatzen ginen modernotasun bila, Europarekiko haize berrien bila, Euskal Kantagintza Modernoaren aitzindaritza handik zetorren… Egun, adibidez, inoizko mugarik hotzena bizi dugula esan daiteke. Mundu anglosaxoiaz berri gehiago dugu (edo okerrago dena, Ebrotik beherakoagoaz) Estatu frantsesean gertatzen denaz baino. Europaren garaian muga administratiboek gero eta garrantzi txikiagoa beharko luketenean (90eko hamarkadan merkatu bakarra, hurrengo hamarkadan txanpon bakarra) gurean handitu baino ez dira egin mugok, baita mugakoak diren herrietan ere.

XIX. mendean abertzaletasunaren aitzindari izan zen Agosti Xaho zuberotar ahaztua mugen paradoxetan sar dezakegu; Zazpi Uscal-Herrietako Uskualduner izeneko gramatika eskaini nahi izan zion herri honi, eta aldi berean Gasteizera erbesteratua izan zen.

Nortasun kolektibo bat eraikitzeko bidean jarri nahi badugu, elkartze bat nahi badugu, elkar ezagutzatik hasi beharko dugu.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan