Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Inoiz baino autoago

2015-07-08 Egunen gurpilean

Kotxe elektrikoaren hedapena uste baino azkarrago gerta daiteke. Orain dela gutxi arte ezinezkoak ziruditen aldaketa asko bezala, kotxe elektrikoa ere gure jendartean dago jada. Hurrengo urteetan, aldiz, kotxe elektrikoak automatikoak izatera pasako dira.

Mundu mailan, kotxe elektrikoak edo hibridoak saltzen ari dira orain. Ez dira asko oraindik, baina gero eta zabalduagoa dago horien erabilera. Garraio publikoan, adibidez, ez dira gutxi beren garraio sistema ibilgailu elektrikoen bidez egiten dutenak.

Hainbat enpresa garapen asko egiten ari dira zentzu horretan, baina nabarmentzekoa da Tesla enpresa. Ez bakarrik arlo honetan; gure etxeetan jarri ahalko dugun elektrizitatea metatzeko bateriek ere zeresan handia emango dute hurrengo urteetan, elektrizitate sorreraren eta sarearen beraren egitura deszentralizatzeko gaitasuna ematen baitute.

Gaira bueltatuz, bere aurka kontzesionarioek eta petrolioarekin lotutako industriek jarritako trabak izango dituzte. Gauzak horrela, Teslak, bere konpetentzia izan daitezkeen beste kotxe elektrikoekin lehian egon arren, bere patente batzuk askatzea erabaki du.

Aldaketak etorri behar badu, kotxe elektrikoentzako merkatua aurretik dagoen ohiko kotxeen parkearen ordezkapenetik etorriko da, ondo dakite hori. Patenteak edozeinek erabiltzeko aukerarekin, kotxe elektrikoen adopzioa azkartu nahi dute eta aldi berean erreferente bilakatu.

Kotxe elektrikoa oraina bada, etorkizuna, aldiz, kotxe eletriko autonomoak dira. Berrikuntza hori ere uste baino gertuago egon daiteke. Tesla enpresako arduradunek oraintxe aterako dituzten kotxeak %90ean autonomoak izango direla adierazi dute. Kotxe autonomo bat ulertzeko beren era hauxe da: bertan sartu, lo hartu eta helburuan esnatuko zara.

Teslaren baina baita Googleren arabera, 2020an jada eskuratu ahal izango dira horrelako autoak merkatuan. AEBetan 2025erako ohikoak izan daitezke, eta 2030erako, aldiz, orokortzen hasi. Datuak AEBetarako dira, eta datuak datu, errealitate izan daitekeen eszenatoki bat jartzen dute mahai gainean, 15 urtera ez bada 25era.

Horrek izugarrizko aldaketak ekar ditzake, batez ere gure herri eta hirietan. Kotxe partikularrak erabiltzen ditugun moduan, kotxe gehienak sobera lirateke. Kotxe automatikoz osatutako taxi autonomoen sare batek, adibidez, hirietan kotxe partikularra erabiltzeko ohitura eraldatuko luke. Ondo eginez gero, kotxe parkea asko murriztuko litzateke eta jendearentzako espazio erabilgarri gehiago lortu. Horretan ari da jada Uber enpresa, adibidez.

Kotxe fabrikazio enpresa handiek ere eraldatu beharko dute. Izan ere, milaka pertsona langabezian gelditu daitezke edota lan berriak sortu kotxe horien inguruan. Ekonomian mugimendu handiak eragin ditzakeen aldaketa bat da.

Ikusteko dago oraindik izango diren aldaketa horiek guztiak jendarteak onartuko dituen. Jokoan dago, aldi berean, aldaketak hoberako izango diren ere. Klimarentzako seguruenik bai, baina zer gertatuko da libratzen den espazio eta denborarekin, jendartearen mesedetan izango ote da?

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan