Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Euskal Elkargoa sortu dute!

2017-04-04 Egunen gurpilean

Munduko zurrunbilo zalapartatsuan benetako albiste ederra jasotzeko aukera eman digute gure anai-arreba lapurtar, zuberotar eta baxenabartarrek. Mitterrand hautagaiaren garaietatik hamaika bider airean izan ostean, hamaikagarren erreforma administratiboaren ondorioz, Nouvelle Aquitaine makrolurraldearen sorrera barne, lortu dute azkenean lehenengo euskal erakunde ofizial bat sortzea estatu frantsesaren barnean. Zorionak, Euskal Elkargoa ofizialki sortu dute eta! Mila laurden bat tokiko hautetsiren bilkura batean, Etxegarai baionesa hautatu dute lehen presidente. Frantsesez, gazteleraz eta euskaraz mintzatuko den erakunde berri horrek okzitaniera ere babestuko duela iragarri du, ‘euskal inperialismoa’ uxatzeko asmoz edo… Hasiera batean ardura batzuk, hondakinen tratamendua, ekimen turistikoak, hiriko plangintza, bertzeak bertze, bereganatuko ditu aurrekontu propioa edukita. Euskararen indartze politikak ere omen daude egitarauan, beti ere kontsentsu politikoen neurrian. Orain arte, behintzat, indar politikoen arteko harremanak onak izan direnez, erakunde berriaren ekimenak arrakastatsuak izanen direla pentsa daiteke. Tokian tokiko jarduera ekonomiko berriak bultzatzeko aukerak zabalduz, irizpide sozial eta ekologikoak hobetuz, deszentralizazioa eta koordinazioa garatuz, jendearen parte hartze zuzena baztertu gabe, etorkizun oparo eta sustengarriaren zutabeak herriz herri eta auzoz auzo osatzeko bidea erraztuko delakoan gaude, hala bedi!

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan